Skip to main content
El pescado en relación con la salud :: 10 arrazoi arraina jateko

10 arrazoi arraina jateko

  1. Oso elikagai nutritiboa da, eta adin guztietarako gomendatzen da.
  2. Eskaintza oso zabala da, eta horrek aukera ematen du hainbat espezie probatzeko eta gustukoenak direnak aukeratzeko.
  3. Kaloria gutxiko elikagaia da.
  4. Bere proteinek gorputzaren garapen, hazkuntza eta mantenurako beharrezkoak diren aminoazido esentzial guztiak dituzte.
  5. Arrain urdinetan ugari dagoen gantz motak bihotza eta arteriak babesten ditu.
  6. Arrainaren hainbat osagaik lagundu egiten dute hainbat nahasmendu prebenitzen: artikularrak, hezurrak, bozioa...
  7. Hazkuntzan eta garapenean parte hartzen duten nutriente guztiak daude arrainean: proteinak, omega-3 gantz-azidoak, kaltzioa, burdina, zinka, iodoa, B multzoko bitaminak, A, D eta E bitaminak.
  8. Arraina erraz digeritzen den elikagaia da.
  9. Sukaldean prestatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: plantxa, labea, papillote, frijitu, lurrun, mikrouhin, budina, pizza, ogitartekoan, entsaladan...
  10. Arrain asko jaten dutenek bizi-itxaropen handiagoa dute.