Skip to main content
04

Sukaldaritzako aholku eta teknikak

Sukaldaritzako aholku eta teknikak :: Arraina kozinatu aurreko pausoak

Arraina kozinatu aurreko pausoak

Garbitzea eta xerratzea

Arraina jatearen plazera deskubritzea

Labana ona edukitzea komeni da, behar bezala zorroztua, eta ohol bat edukitzea, erosoago lan egiteko.

Nola kendu ezkatak?

Arrainaren azala karrakatu behar da, labana baten laguntzaz, isatsetik bururantz.

  1. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Ezkaten kontrako noranzkoan, erraz aska daitezen

  2. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Ondoren, arrain guztia aztertu behar da, eskua isatsetik burura pasatuz.

  3. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Azkenik, urarekin garbitu.

Nola erraigabetu?

  1. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    (A) Labana uzki-zuloaren parean sartu.

    (B) Ebaki bat egin bururantz, justu ahoaren azpiraino.

  2. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    (A) Erraiak eta zakatzak agerian geratuko dira.

    (B) Kendu erraiak abdomen-barrunbetik.

  3. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Azkenik, urarekin garbitu.

Nola lortu xerra on batzuk?

Kilotik gorako arrainen xerrak egitea baino ez da komeni.

  1. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Arraina taulan jarri eta buruaren atzean ebaki bat egiten zaio, bizkarrezurra sentitu arte, baina hura ebaki gabe.

  2. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Labanak bizkarrezurra ukitzen duela, haragia buztanerantz mozten da, eta buztaneraino iristen da, baina ebakia osatu gabe.

  3. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    Haragia azaletik bereizten da, zapi garbi baten laguntzaz eutsiz, eta labana haragitik bereizi arte irristatzen da.

  4. Arraina jatearen plazera deskubritzea

    (A) Azkenik, arrainaren burua bizkarrezurrari lotuta geratuko da; salda egiteko aprobetxa daiteke. (Xerrak uretan pasatu, kozinatzeko prest gera daitezen)