
Sarrera
Arraina elikagai gisa kontsumitzeaz gain, deribatu desberdinak ematen ditu, eta, beraz, prestatzeko eta dietan sartzeko aukerak oso zabalak dira. Ondo ezagutuz gero, errazagoa da dieta askotarikoa eta orekatua egitea.
Arrainaren deribatuak
Eskaera eta kontsumo txikiko arrainak daude. Gutxi ezagutzen diren espezieak edo zuzeneko salmentarako itxura ona ez dutenak, baina higiene- eta nutrizio-kalitate handia dutenak. Merkatuan aukera gehiago emateko modu bat da deribatuak egiteko erabiltzea; surimia da horietako bat, eta, hortik abiatuta, elikagai nutritiboak egiten dira, hala nola angulen ordezkoak, karramarroa, otarrain-isatsak eta abar. Halaber, arrainaren deribatutzat hartzen dira olioak eta irinak, kontzentratu proteikoak eta kabiar gutiziatua eta haien imitazioak.