Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Bisigua

Denboraldiko egutegia
Sarrera
Bisigua Esparidoen familiakoa da, eta Peciformes ordenakoa. Familia horren barruan, gorputz altu eta konprimatua dutelako bereizten dira.
Bisigua arrain osteiktioa da, hau da, hezurdura osifikatua du. Familia horretakoak dira lamotea, aligota, lentoia, txelba hortzandia eta muxar handia, besteak beste.
Non arrantzatzen da?

Bisigua Europako kostalde atlantikoetan arrantzatzen da, eta, bakanagoa bada ere, Mediterraneoan ere badira aleak. Arrain-sarda txikiak osatuz bizi da, eta, adina handitzen doan heinean, leku sakonago eta hareatsuagoetan kokatzen da. Bisigu gazteak 40 bat metroko sakoneran aurki daitezke. Hala ere, helduak 300 edo 700 metrora ere irits daitezke. Urte osoan kontsumi daiteke, baina neguko hilabeteetan izaten du mailarik gorena.
Espezierik ezagunenak
Bisigu arruntari pintadun bisigua ere deitzen zaio batzuetan, bular-hegatsetako galtzarbeetan orban beltzak baititu. Beste bisigu mota bat Pagellus acarne da, bisigu zuri edo aligot izenez ere ezagutzen dena. Arrain horrek Pagellus bogaraveo-ren antz handia du, eta, beraz, gazteak direnean, zaila da bereiztea. Hala ere, aligota ez da bisiguaren tamainara iristen, eta ez du bisigu arruntaren orban beltz bereizgarria. Aligotaren haragia zaporetsua da, baina bisiguarena baino gutxiago preziatzen da.
Ezaugarriak
- Forma: Obalatua. Gorputz handia eta konprimitua. Muturra motza eta zapala da eta arrosa-koloreko begi handiak ditu.
- Gutxieneko neurria: 25 cm.
- Kolorea: Bizkarraldea kolore gorrixkakoa da, eta sabelaldea eta alboak gris zilarkara kolorekoak. Orban beltz bereizgarria du buruaren atzean, bular-hegatsen gainetik. Orban hori ez da hain agerikoa bisigu gazteetan.
- Luzera eta pisua: Batez beste 65 zentimetro luze izan daiteke, eta 6 kilo baino gehiago pisatzen du, nahiz eta ohikoena 5 kilo inguru pisatzea eta 20-40 zentimetro luze izatea den.
- Elikadura: Bisiguak batez ere arrainez elikatzen dira, krustazeo eta moluskuez gain.
