Pescados y mariscos de la A a la Z:
Halibuta

Calendario de temporada
Sarrera
Atlantikoko halibutari halatan esaten zaio. Pleuronektidoen familiakoa da, eta platuxa izenez ezagutzen diren beste arrain batzuk ere sartzen dira familia horretan. Zenbaitetan, mihi-arrainaren baliokidetzat saltzen da, eta, xerratan maiz agertzen denez, zaila gertatzen zaio kontsumitzaileari hura identifikatzea.
non arrantzatzen da?
Halibuta ipar-mendebaldeko Atlantikoko eta ekialdeko Atlantikoko uretan bizi da, Bizkaiko golkotik Itsaso Zuriraino –Barents itsasoaren sarrera bat Errusiako ipar-mendebaldeko kostaldean–, Ipar Itsasotik igaroz. Oro har, hondo hareatsuetan eta hartxintxarrarekin egoten da, 100 eta 2000 metro bitarteko sakoneran. Larbak pelagikoak dira, eta 4 cm-ra iristen direnean, gutxi gorabehera, hondora migratzen dute. Bi eta lau urte bitartean dituztenean itsasertzetik gertu bizi dira, zahartu ahala ur sakonagoetara mugituz.
Espezierik ezagunenak
Hippoglossus hippoglossusaz edo halibut arruntaz gain, hainbat espezie identifikatu dira, eta halibut izena ere ematen zaie.
Halibut beltza (Reinhardtius hippoglossoides) Halibut arrunta bezala, Ipar Atlantikotik datorren espeziea da. Halibut arrunta edo Atlantikokoa, berriz, arrain zuria da. Bere kolorea beltz urdinxka da eta bere haragia gero eta preziatuagoa da.
Ozeano Bareko halibuta (Hippoglossus stenolepis). Espezie hau Ozeano Barearen iparraldean bizi da. Garrantzi komertzial handiko arraina da. Ozeano Bareko fletana Atlantikoko fletanarekin ahaidetuta dago, eta espezie berekoak dira.
Ezaugarriak
- Forma: Gorputz obalatua, luzanga eta haragitsua du.
- Gutxieneko neurria: 20 cm.
- Kolorea: Bere kolorea oliba-berde koloretik beltzera aldatzen da.
- Luzera eta pisua: Halibuta arrain handia da. 4 m neurtzera eta 400 kilo pisatzera irits daiteke. Xerratan saltzen da, eta ebakiaren eta piezaren araberakoa izaten da pisua. 200-400 gramo inguru izaten ditu.
- Elikadura: Era guztietako arrainak, txibiak eta krustazeoak jaten ditu.