Pescados y mariscos de la A a la Z:
Bakailaoa

Calendario de temporada
Sarrera
Bakailaoa arrain preziatua da, Gadiformeen ordenako Gadidoen familiakoa. Bakailaoaren familia berekoak dira abadira, ikazkina, brotxa eta paneka. 60 bat espezie daude, baina ezagunena eta merkatuan garrantzi handiena duena bakailao arrunta da.
non arrantzatzen da?
2005eko datuak
Bakailaoa iparraldeko itsaso hotz eta epeletako berezko espeziea da (4 eta 6 gradu arteko tenperatura) eta bere habitata 500-600 metroko sakoneran ezartzen du, nahiz eta ohikoa den 150 edo 200 metrora igeri egitea. Batez ere Ipar Atlantikoan dago, Ipar Karolinatik Groenlandiaraino, Bizkaiko Golkotik Mantxako Kanaleraino, baita Ipar itsasoan eta Baltikoan ere. Munduko bakailao-kala handienak Barents itsasoan daude, Artikotik hurbil.
Sasoiko bakailaoa udazken amaieratik udaberrira arte harrapatzen da, baina urte osoan izaten da bakailao gazitua, lehortua, ketua edo izoztua.
Espezierik ezagunenak
Gadus morhua callaris. Baltikoko itsasoan dagoen espezie europarra.
Gadus morhua morhua. Bizkaiko golkotik Barents itsasoraino doan eremuan dagoen espezie europarra.
Gadus macrocephalus. Ozeano Bareko bakailaoa ere esaten zaio espezie horri.
Gadus ogac. Groenlandiako bakailaoari ematen zaion izena.
Ezaugarriak
- Forma: Gorputz mardul eta luzanga du. Hiru bizkar-hegats ditu, bi uzki, adarkatu gabeko isats bat eta bizar txiki bat beheko barailan.
- Gutxieneko neurria: Ipar itsasoan, harrapaketarako gutxieneko neurria 30 cm-koa da; Kantauri itsasoan, berriz, gutxieneko neurria 35 cm-koa.
- Kolorea: Pigmentazioa aldatu egiten da giroaren arabera. Gorrixka da alga ugariko itsas eremuan, berdexka itsas belar ugariko eremuetan eta gris argia hondar-hondoetan. Ale gazteenek orban batzuk izaten dituzte bizkarrean eta alboetan, eta sare-itxurako egitura gorrixka bat.
- Luzera eta pisua: Bakailaoa arrain ertaina da. 50 eta 80 arteko luzera izaten du cm.de, eta 40 eta 45 kilo arteko pisua; hala ere, badira 90 kilo arteko pisua eta 1,8 metro luze izatera iristen diren aleak.
- Alimentación: es omnívoro y se alimenta de zooplancton, gusanos, moluscos y crustáceos. Arrain helduek ere arrain txikiak jaten dituzte, sardinzarrak batez ere.