Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Itsas aingira

Congrio :: Sarrera

Sarrera

Itsas aingira Kongridoen familiakoa da, Anguiliformes ordenakoa. Espezie ezagunenak itsas aingira beltza eta grisa dira. Badira beste arrain batzuk itsas aingira izena ere hartzen dutenak, nahiz eta ez diren Conger Conger-aren genero berekoak.

Non arrantzatzen da?

Egunez, itsas aingira pitzadura eta harrien artean ezkutatuta egoten da, eta, beraz, erraza da hondo hareatsuetan edo hondoratutako itsasontzietan (pezioak) aurkitzea. Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi da, 30 metroko sakoneran, eta ohikoa da han arrantzatzea.

Espezierik ezagunenak

Conger conger espeziekoak diren bi itsas aingira mota daude: itsas aingira beltza eta grisa. Azken honek haragi zuriagoa du, gantz gehiago eta kalitate eskasagokoa.

Beste itsas aingiraren espezie batzuk ere aurki daitezke, baina horiek beste genero batean sartzen dira:

Itsas aingira beltza (Genypterus maculatus). Puntan bukatzen den gorputz luzanga du. Bere gorputza beltza da eta eraztun-formako pinta zuriak ditu. Arrain arrunta da Ozeano Bareko kostaldean.

Itsas aingira gorria (Genypterus chilensi). Genypterus maculatus delakoaren itxura du, salbu sabela, eztarria eta ezpainak, kolore gorrikoak baitira. Itsas aingira hau ere atlantiar ozeanoko kostaldean dago, zehazki Txiletik Hegoafrikara doan zatian.

Itsas aingira urrekara (Genypterus blacodes). Hiru espezieetan handiena da. Azal argia eta lodia du.

Ezaugarriak

  • Forma: Bere gorputza suge batena bezalakoa da. Forma zilindrikoa du eta ez du sabel-hegalik, baina bai bular-hegala. Ez du ezkatarik eta bere aho handia begietaraino iristen da.
  • Gutxieneko neurria: 58 cm.
  • Kolorea: Itsas aingiraren bizkarraldea urdinxka da, eta gris ilunera irits daiteke; sabelaldea, berriz, argiagoa da, ia zuria.
  • Luzera eta pisua: Arrain handia da, eta 3 m neurtzera irits daiteke. Hala ere, ohikoena 90-180 cm bitartekoa izatea da. 5 eta 15 kilo arteko pisua du. Emeak handiagoak izaten dira.
  • Elikadura: Itsas aingiraren elikadura krustazeoetan, arrainetan eta txibietan oinarritzen da. Gauez jaten du beti.