Pescados y mariscos de la A a la Z:
Legatza

Calendario de temporada
Sarrera
Legatza merluzidoen familiakoa da. Espezie ugari daude, baina Europako legatz arrunta da okelarik gozoena duena. Izan ere, beti izan da kontsumitzaileek gustukoen izan duten arrainetako bat.
non arrantzatzen da?
Atlantikoaren bi aldeetan bizi dira legatzak, Mediterraneoan eta Pazifikoan, Estatu Batuetako, Mexikoko, Txileko eta Zeelanda Berriko kosten parean. Hondo lohitsuetan bizi dira, 150 eta 600/1000 metro bitarteko sakoneran, nahiz eta ohikoena 150 eta 340 metro bitarteko sakoneran egotea den. Batez ere hondoan bizi da, baina gauez ur-azalera igo daiteke ehizatzera. Udan, arrain horiek kostaldera hurbiltzen dira, eta neguan, berriz, itsasertzetik urrundu eta ur hotz eta sakonagoetara joaten dira. Horiek harrapatzeko, arraste-tresnak, mailasarea, hondoko tretza eta esku-lerroak erabiltzen dira. Espainiako harrapaketak Ozeano Atlantikoko bankuetan eta Mediterraneo itsasoan egiten dira.
Espezierik ezagunenak
Europako legatz arrunta (Merluccius Merluccius). Liraina da, 1,2 metro luze da, muturra luzea eta puntazorrotza du eta haragi aparta du.
Legatz zilarkara edo Bostongoa (Merluccius bilinearis). Ekonomikoki garrantzi handia duen barietatea da, eta besteak baino tamaina txikiagokoa. Oso haragi preziatua du, eta urtaroaren eta sakoneraren arabera, trinkotu egiten da. Cod lurmuturraren (Massachusetts, AEB) eta Sable lurmuturraren (Eskozia Berria, Kanada) artean bizi da. Fresko eta izoztuta merkaturatzen da.
Ozeano Bareko legatza (Merluccius productus). Ozeano Bareko espezieetako bat. Larba moduan zein helduaroan harrapatzen da, Kalifornia Behereko (Mexiko) eta Kaliforniako (AEB) kostaldeetan.
Pescada (Merluccius gayi). Garrantzi ekonomiko handiko beste espezie bat da. Txilen harrapatzen da, eta han "pescada" izenez ezagutzen da.
Zeelanda Berriko legatza edo australa (Merluccius australis). Afrika hegoaldeko eta Zeelanda Berriko uretan harrapatzen den legatz gris altzairatua da. Fresko eta bururik gabe merkaturatzen da.
Lurmuturreko legatza (Merluccius capensis eta Merluccius paradoxus). Afrika Hegoaldeko eta Namibiako uretan bizi diren antzeko bi espezie biltzen ditu. Zilar-kolorea dute, bizkarrean tonu marroiak eta sabelean kolore argiak dituzte. Osorik edo solomotan saltzen dira, fresko eta izoztuta.
Argentinako legatza (Merluccius hubbsi). Zilar-kolore moduko bat da, bizkarrean urre-tonuak dituena. Izoztuta merkaturatzen da.
Legatz beltza (Merluccius senegalensis eta Merluccius polli). Bizkarrean eta alboetan kolore beltza duten antzeko bi espezie biltzen ditu. Txikiak dira eta Afrikako kostaldean harrapatzen dira. Espainiako hegoaldean merkaturatzen dira, eta prezioa nahiko baxua dute, beste espezie batzuek baino kalitate eskasagoa dutelako.
Badira legatz izeneko beste espezie batzuk, genero berekoak edo familia berekoak ez direnak, baina garrantzi komertzial nabarmena dutenak produktu izoztuen merkatuan. Besteak beste, kola luzeko legatza (Macruronus novaezelandiae), legatz urdina (Antimora rostrata) eta Txileko legatza (Genypterus blacodes) nabarmentzen dira.
Ezaugarriak
- Forma: Itsas arraina da, gorputz luze, mehe eta ezkata txikikoa. Burua zabala du eta goialdean V formako gandor berezia du. Ahoa handia du, hortz gogorrekin. Gainera, bi bizkar-hegats ditu, lehenengoa laburra eta triangeluarra, eta bigarrena zabala eta buztaneraino luzatua.
- Gutxieneko neurria: 20 cm.
- Kolorea: Bizkarraldea grisa du, eta ukitu arre edo urdinxka. Albokoek zilar-kolore argia dute, sabelean zuri bihurtzen dena.
- Luzera eta pisua: 1,8 m neurtu eta 11 kilo pisatu ditzake. Legatz txikienen batez besteko neurria 20-30 cm-koa da. Legatzaren tamainaren eta pisuaren arabera, izen bat edo beste ematen zaio, baina pisua aldatu egiten da leku batetik bestera. Hala, 2 kilotik gorako ale helduei soilik deritze legatz. 2 kilo baino gutxiagoko gazteei merlenka esaten zaie; txikienei, berriz, 250 eta 300 g bitartekoak, pijota, pitillo edo kariota esaten zaie, eta gutxieneko tamaina baino txikiagoa badute, legez kanpokoa da haien arrantza.
- Alimentación: los ejemplares adultos se alimentan principalmente de peces pequeños sobre todo pelágicos (calamares etc,) y los pequeños de quisquillas y crustáceos.