Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Berdela

Caballa o verdel :: Sarrera

Sarrera

Berdela arrain urdina da, eta makarel izenez ere ezagutzen da. Oso preziatua da bere zaporeagatik eta bere haragiaren trinkotasunagatik. Atuna eta hegaluzea bezala, berdela Eskombridoen familiakoa da.

Non arrantzatzen da?

Berdela oso ugaria da Ozeano Atlantikoaren ekialdeko uretan, Britainiar irletatik Afrika iparraldeko kostalderaino; baita mendebaldeko Atlantikoan ere, zehazki Estatu Batuetako eta Kanadako kostaldeetan. Mediterraneo itsasoko eta Itsaso Beltzeko uretan ere arrain ugaria da. 250 metroko sakoneraraino egon daiteke. Neguan, berdela itsas hondoan egoten da, elikatu gabe. Udaberriko hilabeteak iristen direnean berriro azaleratzen da.

Espezierik ezagunenak

Berdel arrunta (Scomber scombrus). Horixe deskribatzen da kapitulu honetan.

Makarela edo betaundia (Scomber japonicus). Berdelaren oso antzeko itxura du, baina ezaugarri bereizgarria du: behealdean orbanak ditu. Askotan berdela balitz bezala komertzializatzen da. Ozeano Barean eta Atlantikoan ohikoa da, eta garrantzi komertzial handia du.

Berdel nabarra (Scomber australasicus). Espezie hori Eskombridoen generokoa da, berdela eta makarela bezala, baina merkataritza-balio txikiagoa du.

Uharteetako berdela (Rastrelliger faughni). Ozeano Barearen mendebaldean bizi da espezie hau.

Berdel potoloa (Rastrelliger brachysoma). Espezie hau Indiako Ozeanoko eta Ozeano Bareko ur tropikaletan bizi da.

Ezaugarriak

  • Forma: Gorputz luzanga eta pixka bat konprimatua, ezkata txiki-txikiz estalia.
  • Gutxieneko neurria: 18 cm.
  • Kolorea: Bere gorputza urdina da, bere hegalak eta sabela, berriz, gris kolorekoak dira zilar tonuekin. Bere bizkarra, zeharkako lerro beltz mehez estalita dago.
  • Luzera eta pisua: Berdelak 50 zentimetro neurtu eta 3 kilo pisatu ditzake. Hala ere, ohikoena 30 zentimetro inguruko luzera eta 250-300 gramo inguruko pisua izatea da.
  • Elikadura: Berdelaren elikadura nahiko zabala da, eta krustazeoetatik hasi eta espezie pelagiko desberdinetaraino iristen da, hala nola sardinak edo sardinzar txikiak.