Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Urraburua

Dorada o zapatilla :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Haurren elikaduran urraburua sartzearen arazoa arantzak eta zapore nabarmena dira. Eragozpena arantzak badira, soluzioa erraza da: urraburua solomotan edo xerratan prestatu. Bestalde, urraburuaren haragi trinkoa eta zapore nabarmena haur askoren gustukoa izango da, beste batzuengan arbuioa eragingo badu ere. Halakoetan, saltsa gozoekin lagunduz gero, mozorrotu egin daiteke zaporea, baina komeni da haurrei behin eta berriz eskatzea arraina gozagarri askorik gabe probatzeko, eta, hartara, gustua hezteko eta elikagaien benetako zaporea gozatzen ohitzeko.

Birrindua edo zati txikitan egina izan daiteke, eta osagai hauek izaten ditu: pasta, paella, entsaladak, tortillak, pizzak, kroketak, enpanadillak, albondigak eta gustuko dituen gainerako platerak. Arraina haurren dietan sartzeko beste formula batzuk beren gustuko beste plater batzuekin konbinatzean oinarritzen dira. Adibidez, lehen platerean pasta eta bigarrenean arraina; lehen platerean barazki purea eta bigarrenean haragi eta arrain kroketak.