Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Izokina

Denboraldiko egutegia
Haurrentzako iradokizunak
Haurrek izokinaren zaporea ezagutzen dute, ketuen entsaladetan, sandwichetan, ogitartekoetan edo pizzetan probatu dutelako. Hala ere, arrain horren haragiarekin plater originalak sor daitezke, izokin-pastela, adibidez, txikienen gozagarri. Hala ere, komeni da haurrak ere arraina jatera ohitzea; beraz, ideia bat izan daiteke modu desberdinetan eta goarnizio ezberdinekin kozinatzea, ez daitezen aspertu. Hori dela eta, labean edo plantxan egindako izokin solomo edo xerrak, patatekin, maionesarekin edo papillote erako barazkitxoekin lagunduta, askoz ere erakargarriagoa gerta dakieke jaki hori.
Haurrentzat plater originalagoa eta dibertigarriagoa izan daiteke izokin ketuaren brotxetak barazkiekin tartekatzea. Erakargarriagoa izango da, baldin eta eurek ere parte hartzen badute prestaketan. Oso zaila da, eta esperientzia harrigarria eta dibertigarria izan daiteke, batez ere, otorduak prestatzen parte hartzen ez badute.
