01
Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Krustazeoak

Haurrentzako iradokizunak
Krustazeoak elikagai nutritiboak dira, eta, batez ere, aperitibo gisa edo plater askoren osagai gisa jaten dira, hala nola paellan, pasta-plateretan, pizzetan eta abar.
Oro har, etxeko txikienei ere gustatzen zaizkie, edozein modutan prestatzen direla ere. Hala ere, kontuan hartu behar da arraina baino zailagoa direla digeritzen, eta, beraz, gomendatzen da dietan bizpahiru urte bete arte ez sartzea eta asko ez jatea. Oso plater goxoak presta daitezke, hala nola lasagna edo espinakaz eta itsaskiz betetako kaneloiak, itsas pizza, askotariko frijituak, etab.
Azken batean, tentazio bat dira, eta zaila da horri aurre egitea, adina edozein dela ere.
