Skip to main content
01

Pescados y mariscos de la A a la Z:

Moluskuak

Moluscos :: Bitxikeriak eta nola prestatu

Bitxikeriak eta nola prestatu

Sukaldaritza tradizionala

Moluskuen taldean, tradizio handiko eta kalitate gastronomikoko espezie ugari sartzen dira.

Ohikoa da bi kuskuko moluskuak gordinik jatea, limoiarekin edo gabe. Molusku bibalbioak eta unbibalbioak lurrunetan prestatzen dira, ontzi batean sutan jarriz kuskuak ireki arte. Modu horretan kozinatuta, bakarrik edo errezeta askoren osagai gisa kontsumi daiteke.

Moluskuak oso ondo egokitzen dira sukaldaritzako beste prestakin batzuetara. Adibide klasiko bat espezie ezberdinekin egindako moluskuen ragouta da.

Tamaina handiko molusku bibalbioak oso gozoak dira gainerreak prestatzen badira, adibidez muskuiluak, bieirak, ostrak edo txirla erraldoiak. Haragia ere egokia da brotxetak egiteko, eta egosita lortzen den salda zopak, paellak eta abar egiteko erabil daiteke.

Molusku zefalopodoak, berriz, txibia, adibidez, beren tintan edo irinetan kozinatu ohi dira, eta plantxan ere bai, "txibierro" esaten zaion aperitibo gisa. Chocos edo plantxan egindako txokoak asko kontsumitzen dira herrialde osoan, baina, batez ere, Kanariar Uharteetan, horietan ohiko "patata zimurtuekin" eta "mojo" izeneko saltsa hotzekin batera zerbitzatzen baitira. Ez da ahaztu behar galiziar olagarroa "la feira" erara, zatitxotan egosita zerbitzatzen dena egurrezko katiluen gainean, olio gordinarekin, gatz lodiarekin eta piperrautsarekin batera.