Pescados y mariscos de la A a la Z:
Ezpata-arraina

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Ezpata-arrainaren haragiaren testura leuna dela eta, arrain gomendagarria da haurrei eskaintzeko.
Bere itxura berezia aitzakia gisa erabil daiteke haurrek arrandegira lagun diezaioten eta jateko mahaian izango duten arrain harrigarriari begira diezaioten.
Arrain hori oso gustagarria da haurrentzat, baldin eta ogi arrailetan prestatzen bada edo modu berezian prestatzen bada, adibidez ezpata-arrainaren biribilkiak osatuz, haurrek barazki edo saltsa leunekin bete ditzaten beren arrain-platera prestatzeko.
Bitxia da ezpata-arraina frijitzean txahalaren antzeko usaina izatea, eta hori erabil daiteke haurrek ikus dezaten arraina, haragia bezain ondo usaintzeaz gain, haragia bezain zaporetsua edo zaporetsuagoa izan daitekeela.
