Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Ezpata-arraina

Denboraldiko egutegia
Bitxikeriak eta nola prestatu
Sukaldaritza tradizionala
Ezpata-arraina oso espezie preziatua da Mediterraneo aldean, eta batez ere Andaluzian, non ohikoa den ganba-saltsarekin edo Kordobako erara prestatzea. Baina horiek ez dira gurean dastatu daitezkeen errezeta bakarrak.
Ezpata-arraina saltsa berdean: Euskal Herrian arraina prestatzeko modurik tradizionaletako bat da. Saltsa berde ospetsua egiteko, ilarrak, tipula, perrexila eta baratxuria bezalako osagaiak nahasten dira. Nahi izanez gero, zainzuri-zurtoin batzuk edo arrautza gogorraren zati batzuk ere gehitu daitezke, lagungarri gisa.
Ezpata-arraina Kordobako erara: Arraina frijitu egiten da, eta tomatearekin eta tipularekin egindako saltsa eransten zaio. Hautseztatu baratxuri eta perrexil pixka batekin.
Ezpata-arraina almendrekin: Errezeta sinple baina aldi berean berezi honek zapore ukitu berezia ematen dio ezpata-arrainari. Ezpata-arraina prestatzeko modu tipikoa da Tunisian.
Ezpata-arraina greziar erara: Ezpata-arraina frijitu egiten da eta tipula, tomatea, oliba-olioa, ardo zuria, erramua, ezkaia eta limoi-zukuarekin egindako saltsa gehitzen zaio. Limoi-xerrak eta oliba beltzak ere erabil daitezke. Oso errezeta ezaguna da Grezian eta baita Ekialde Ertainean ere.
Bitxikeriak
Ezpata-arraina oso jatuna da. Arrain-sarden inguruan janaria lortzeko, ezpataz jotzen ditu zorabiatzeko, eta jan egiten ditu.
Arrain azkarrenetako bat da, eta orduko 100 km baino gehiagoko abiadura har dezake.
Nola prestatu
Ezer baino lehen, ezpata-arrain ona aukeratzea garrantzitsua da. Larruazalak distiratsua izan behar du, eta heze dagoenaren itxura eman behar du. Arrandegietan, ezpata-arraina solomotan edo xerratan eros daiteke. Bere arantzak erraz kanporatzen dira eta bere haragiaren kalitateak prestaketa ugari onartzen ditu.
Arrain erdigantzatsua denez, oso zaporetsua da, eta erraz prestatzen da, koipe edo saltsa askorik erantsi gabe. Adibidez, parrillan, plantxan edo labean. Hala ere, kontuz ibili behar da bere haragia gehiegi ez egiteko, lehortu ez dadin eta gogorra eta mami gutxikoa gera dadin. Arrisku hori ez izateko, konponbide ona izaten da ontzutarako prestatzea, labean sartu aurretik olio pixka bat botatzea edo barazkiekin estaltzea (tomatearekin eta tipularekin, adibidez). Txirla-saltsa edo tomate-ozpin-saltsa ere erabil daitezke.
Gero eta ohikoagoa da merkatuan ezpata-arrain ketua aurkitzea, aperitibo oso zaporetsu eta originalak prestatzeko.
