Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Lanproia edo lanparda

Denboraldiko egutegia
Haurrentzako iradokizunak
Lanproiak zapore atsegina du, eta umeei gusta dakieke, baina baliteke prestatzeko modurik tipikoena (bere odoletan gisatua) ez izatea haien gustukoa. Arrain gozo hori prestatzeko beste modu batzuk pentsatzea komeni da, erakargarriagoak gerta daitezen. Adibidez, brotxetak ganbekin eta barazkiekin (piperra, tomatea...) egin daitezke.
Nahi izanez gero, etxeko txikienek baztertzen ez dituzten platerei zapore-ukitu bat emateko erabil daiteke lanproia: pasta, paella, tortilla gozoa edo zopa.
Lanproi-zati txikiak ere erants dakizkioke entsalada bati, edo salteatutako edo papillote eran datozen barazkiekin lagundu. Baliteke haurrek gustagarriagoa izatea lanproiaren zaporea, eskabetxean edo marinatuta jaten badute.
Hala ere, haurrek arrain hori gustura jan dezaten, enpanada bat egitea da metodorik seguruena.
Horrela, modu desberdin eta gustagarriagoan kontsumitu eta dastatu dezaten lortzen da.
