Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Barbarina

Salmonete :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Barbarinek itxura erakargarria dute osorik zerbitzatzen badira. Barbarinak, ordea, hezur asko izaten ditu, eta, beraz, ezinezkoa da haurrek horrela jatea. Hobe da xerratan eta hezurrik gabe ematea, patatekin edo tomate-saltsa pixka batekin batera, edo berdura plantxan edo papillote eran. Haurrek arrain hori gustura eta patxadaz jan dezaten lortzeko modu ona da xehatuta erabiltzea: lasagna baten osagai gisa, kaneloiak, kroketak, piper beteak, tortillak edo txipiroi batzuekin batera arroz-plater bat jatea.

Haurrek arrain hori onartu gabe jarraitzen badute, ez da komeni behin eta berriz saiatzea, barbarinaren prezioa platerean geratzeko bezain garestia baita.