Pescados y mariscos de la A a la Z:
Hegaluzea

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Baliteke hegaluzea izatea haurrei eskaintzeko zailtasun gutxien dituen arrainetako bat, zapore atsegina duelako, mamia trinkoa delako eta plater asko egin ditzakeelako.
Seguru asko, txiki askok entsaladan probatu dituzte hegaluze-kontserbak, enpanadilla eta arrautza egosiekin egindako betegarri gisa, edo tortilla edo pizza baten osagai gisa. Beraz, hegaluze-plater bat patatekin edo tomate-saltsarekin eskaintzen bazaie, zapore ezaguna izango dute.
Badira, gainera, oso orijinalak diren eta lantzeko errazak diren beste plater batzuk, hain erabiliak ez badira ere: hegaluze brotxetak barazkiekin tartekatuta (cherry tomateak, kalabazin zatiak, berenjena, tipula...), entsaladilla errusiarra edo hegaluzez betetako tomateak. Plater horiek guztiek arrakasta izateko aukera handiak dituzte txikienen artean, eta arraina maiz jatera animatuko dituzte.
