Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Mero zuria edo mero beltza

Mero zuria edo mero beltza :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Meroak umeen artean arrakasta izateko aukera asko eskaintzen ditu bere zapore leunari eta ia arantzarik ez izateari esker. Zenbait errezeta probatu behar dira, haurrek gustukoen dituztenak aurkitu arte.

Paellan, beste arrain batzuekin batera (zapoa, itsas aingira...) eta barazkiekin, bikaina da. Papillote eran presta daiteke, barazki batzuekin bere zukuan, zatitxoetan jogurt-saltsarekin, bexamelez betea, edo gari-zainzurien eta azenarioaren nahasketan, platerari kolore deigarriagoa emateko.

Beste iradokizun erakargarri batzuk mero brotxetak dira, piperra eta tomatea tartekatuz, edo txokolatezko mero goxo-goxoa, errezeta ezezaguna baina oso atsegina.

Meroa oharkabean pasatzea nahi bada, albondigak, kroketak, zopa edo pastela egin daitezke.