Skip to main content
01

Pescados y mariscos de la A a la Z:

Mihi-arraina

Lenguado :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Mihi-arraina zuria da, gantz gutxi baitu (100 gramo mihi-arrainek 1,3 gramo gantz ematen dute). Modu egokian kozinatzen bada edo saltsa arinekin konbinatzen bada, oso baliagarria da dieta hipokalorikoetan eta digestio-arazoak dituztenen dietetan. Kontuan hartu behar da mihi-arraina frijitu edo erreboza egiten dela askotan. Prestatzeko bi modu horiek nabarmen handitzen dute mihi-arrainaren gantz- eta kaloria-balioa.

Daukan proteina kopurua ez da oso handia, baina bai balio biologiko handikoa.

Bitaminen edukiari dagokionez, B multzokoak nabarmentzen dira, hala nola B3, B6 eta B12, baina mihi-arrainetan duten presentzia ez da nabarmena gainerako espezieekin alderatuta.

Mineralen edukiari dagokionez, mihi-arraina fosforo, iodo eta selenio kopuruagatik nabarmentzen da, eta potasio eta magnesio kopuru txikiagoarekin.

Fosforoa, hezur eta hortzetan dagoen minerala, potasioa bezala, lagungarria da zelulen barruko eta kanpoko ur-balantzean eta nerbio- eta muskulu-jardueran, baina, horrez gain, energiaren erabileran ere parte hartzen du. Selenioa antioxidatzailea da, eta gantzen metabolismoan eta sistema immunologikoan ere parte hartzen du.  

Barbarinak, adibidez, 190 mikrogramo iodo ditu jan daitekeen 100 gramo bakoitzeko. Mineral honek organismoan funtzio garrantzitsuetan eragiten du. Izan ere, ezinbestekoa da tiroide-guruinak ondo funtziona dezan, funtzio metaboliko ugari erregulatzen baititu, baita fetuaren hazkuntza eta garunaren garapena ere.

Potasioa nerbio-sistemaren eta muskuluen jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko uraren orekan parte hartzen du. magnesioa hestearen, nerbioen eta muskuluen funtzionamenduarekin erlazionatzen da, hezur eta hortzen parte izateaz gain. Immunitatea ere hobetzen du eta eragin laxante leuna du

Konposizio zati jangarriaren 100 gramoko - Datuak 2019 / BEDCA
Kaloriak79
Proteinak (g)16,5
Gantzak (g)1,3
Burdina (mg)0,7
Magnesioa (mg)29
Potasioa (mg)230
Fosforoa (mg)260
Iodoa (mg)30
Selenio (mcg)44
B3 edo niazina (mg)5,5
B6 edo piridoxina (mg)0,43
B9 edo azido folikoa (mcg)11
B12 edo kobalamina (mcg)1
E bitamina (mg)1,1

mcg = mikrogramoak