Skip to main content
01

Pescados y mariscos de la A a la Z:

Zapoa

Rape :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Zapoa balio biologiko handiko proteinak dituen arrain zuria da. Arrain zurien multzoan sartzen da (gramo bat baino gantz gutxiago dute 100 gramo bakoitzeko). Hori dela eta, modu leunean prestatzen bada, gantz eta saltsa kaloriko gehiegirik gabe, arraina ezin hobea da pisua kontrolatzeko dietetan, edo digestio-arazoak gertatzen direnean.

Zapoak, gainera, hainbat bitamina eta mineral dauzka, baina mantenugai horietako bakar bat ere ez da nabarmentzen gainerako arrainen aldean. Bitaminen artean, B multzokoak nabarmendu daitezke, B6 eta B12 bitaminak, esaterako, eta kopuru apalagoetan, B1, B2, B3 eta B9 bitaminak. Oro har, guztiek funtzio garrantzitsuak dituzte eta mantenugai energetikoak aprobetxatzeko aukera ematen dute, hau da, karbohidratoak, gantzak eta proteinak.

Zapoaren azterketa mineralean, potasioa, fosforoa eta selenioa dira ugarienak, eta magnesioa ere bai, proportzio txikiagoan.

Potasioa nerbio-sistemarako eta muskuluen jarduerarako beharrezko minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko uraren orekan parte hartzen du. Fosforoa hezur eta hortzetan dago, nerbio-sisteman eta muskuluen jardueran eragiten du eta energia lortzeko prozesuetan parte hartzen du. Selenioa antioxidatzailea da, eta gantzen metabolismoan eta sistema immunologikoan ere parte hartzen du.

Magnesioa hestearen, nerbioen eta muskuluen funtzionamenduarekin lotzen da, eta, gainera, hezur eta hortzen parte da, immunitatea hobetzen du eta eragin laxatzaile leuna du.

Konposizio zati jangarriaren 100 gramoko - Datuak 2019 / BEDCA
Kaloriak70
Proteinak (g)15,9
Gantzak (g)0,6
Burdina (mg)0,3
Magnesioa (mg)21
Potasioa (mg)284
Fosforoa (mg)330
Selenio (mcg)36,5
B1 edo tiamina (mg)0,03
B3 edo niazina (mg)1,5
B6 edo piridoxina (mg)0,2
B9 edo azido folikoa (mcg)7
B12 edo kobalamina (mcg)0,9

mcg = mikrogramoak