Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Papardoa

Palometa o japuta :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Haurrei kozinatzen bazaie, azala kentzea komeni da, txikienek ez baitute onartuko heldu askok duten testura gogorra.

Arrain erakargarriagoa egiteko, arrain-paella baten edo pasta-plater baten osagai gisa sar daiteke. Kroketak, albondigak, arrain-pastela, piper beteak edo zopa gozoa egiteko ere erabil daiteke. Txikienen jakin-mina piztuko duten errezetak prestatu daitezke. Ia seguru asmatuko duzue txokolatearekin prestatzen badiezue (arrain hori prestatzeko ohiko modua), edo gazta-saltsa batekin. Gainerre ere egin daiteke, edo tomate-saltsa elikagarri batekin eta barazkiekin lagundu.

Ananaren eta itsaskiaren zaporearekin bat dator, eta, beraz, umeentzako aukera ona izan daiteke papardo eta muskuiluen brotxeta dibertigarriak egitea, mahaian ezusteko handia emateko.