Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Bisigua

Besugo :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Bisiguak beste arrain batzuek baino zapore biziagoa du, eta hori dela eta, haur batzuek onartu egingo dute, eta beste batzuek, berriz, baztertu. Edonola ere, nola edo hala moldatu beharko da beste modu batean prestatzeko, edo zaporea areagotzeko, edo, bestela, txikienen gustuaren goarnizioren batekin mozorrotzeko.

Zaporea baino gehiago, ordea, bisigua kontsumitzearen eragozpen handiena, garestia izateaz gain, arantza asko dituela da. Izan ere, pisuaren erdia garbitzen denean bakarrik aprobetxatzen da. Gainerakoak arantzak dira. Arazo hori konpontzeko, hainbat aukera daude. Bisiguaren arantzak pazientzia pixka batekin kentzen joatea da horietako bat, edo, behintzat, gehienak, gustura jan ahal izateko. Bisigua solomotan, xerratan edo kanape dibertigarrietan sartutako zati txikitan ere aurkez daiteke, arreta erakartzeko, edo pasta edo entsalada plateretan gehitu.