Pescados y mariscos de la A a la Z:
Halibuta

Calendario de temporada
Elikadura-propietateak
Fletana arrain zuria da eta oso koipe gutxi du. Zehazki, 100 gramoko anoa jangarria ez da 2 gramo gantzera iristen, eta, beraz, modu egokian kozinatzen bada edo saltsa arinekin konbinatzen bada, oso baliagarria da dieta hipokalorikoetan. Kontuan izan behar da askotan arrain hori frijitu, bozatu edo enpastatu egiten dela, eta, orduan, haren balio kalorikoa handitu egiten dela.
Proteina ugari du, gainerako arrainekin alderatuta, eta, gainera, balio biologiko handiko proteinak ditu.
Hainbat bitamina eta mineral ditu. Bitaminen artean, B multzokoak daude, hala nola B3, B6 eta B12. Beste arrain batzuekin alderatuta, B3 bitaminaren eduki bikaina du. Pleitak daukan B6 bitamina kopurua gainerako arrainek daukatenaren antzekoa da. Bitamina horiei esker, mantenugai energetikoak (karbohidratoak, gantzak eta proteinak) aprobetxa daitezke, eta garrantzi funtzional handiko hainbat prozesutan esku hartzen dute, hala nola hormona sexualen eraketan, material genetikoaren sintesian, nerbio-sistemaren eta defentsa-sistemaren funtzionamenduan.
E bitamina ere badu, eragin antioxidatzailea eta A bitamina ere bai. E bitaminaren kopurua arrain gehienena baino handiagoa da. Hala ere, sardinekin alderatuz gero, adibidez, sardinek bikoitza erregistratzen dutela ikus daiteke. A bitaminari dagokionez, mukosak, larruazala eta gorputzeko beste ehun batzuk mantentzen, hazten eta konpontzen laguntzen du. Gainera, infekzioei aurre egiten laguntzen du, eta beharrezkoa da nerbio-sistemaren garapenerako eta gaueko ikusmenerako. Hezurren hazkuntzan esku hartzen du eta gibeleko entzimen eta sexu eta giltzurrungaineko hormonen ekoizpenean parte hartzen du.
Mineralei dagokienez, fosforoa, potasioa, selenioa eta iodoa nabarmentzen dira. Potasioa nerbio-sistemaren eta muskuluen jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko uraren orekan parte hartzen du. Fosforoa batez beste gainerako arrainekin alderatuta dago, eta, hezurretan eta hortzetan egoteaz gain, zelulen barruko eta kanpoko mantentze-lan hidrikoan, nerbio- eta muskulu-jardueran eta energiaren erabileran parte hartzen duen minerala da.
Selenioa antioxidatzailea da, eta gantzen metabolismoan eta sistema immunologikoan ere parte hartzen du. Iodoa ezinbesteko minerala da tiroidearen guruinak ongi funtziona dezan, eta funtzio metaboliko ugari, fetuaren hazkuntza eta garunaren garapena erregulatzen ditu.
| Konposizio zati jangarriaren 100 gramoko - Datuak 2019 / BEDCA | |
| Kaloriak | 85 |
| Proteinak (g) | 17,5 |
| Gantzak (g) | 1,3 |
| Potasioa (mg) | 309 |
| Fosforoa (mg) | 195 |
| Iodoa (mcg) | 40 |
| Selenio (mcg) | 24 |
| B3 (mg) | 6,8 |
| B6 (mg) | 0,6 |
| B9 (mcg) | 9,26 |
| B12 (mcg) | 0,95 |
| A bitamina (mcg) | 20 |
| E bitmamina (mg) | 1,05 |
mcg = mikrogramoak
