Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Krabarroka

Cabracho :: Bitxikeriak eta nola prestatu

Bitxikeriak eta nola prestatu

Sukaldaritza tradizionala

Krabarroka errezeta jakin batekin lotzen den arrainetako bat da.

Saihestezina da krabarroka-pastel ezagunarekin lotzea. Hala ere, arrain berezi honetaz gozatzeko beste modu asko daude.

Mediterraneoan, ohikoa da gisatuta edo zopan prestatzea; iparraldean, berriz, ohikoagoa da labean edo txingarretan erretzea.

Gainera, krabarroka ezinbesteko osagaia da Espainian nahiz atzerrian tradizio handia duten errezetetan. Hori da, adibidez, Asturiasko kalderetaren kasua edo Frantziako "bullabesa" ezagunarena.

Asturiazko kaldereta: Hainbat itsaski- eta arrain-motarekin egiten da; besteak beste, krabarrokarekin. Eltzekari hau Asturiasko kostaldeko plater preziatu eta luxuzkoenetako bat da, eta, errezeta aldakorra duenez, edozein arrain-mota dastatzeko aukera dago.

Bullabesa: Frantses jatorriko errezeta ezagun hau ez da ulertzen kabrarroka gabe. Zopa honen elaborazioa arrain honetan oinarritzen da, baina nahi izanez gero beste espezie batzuk gehitu daitezke, baita itsaskiak ere.

Arrain hau beste era batera dastatu nahi duenak, aperitibo originalak egiteko krabarroka-patea aukera dezake, nahiz eta, zalantzarik gabe, bere zaporea ez den arrain freskoarena bezalakoa.

Bitxikeriak

Krabarroka arrainik itsusienetakotzat jotzen da, baina ez da itxurek engaina gaitzaten utzi behar, haren haragia bikaina baita. Gainera, bere gorputza estaltzen duten arantza antiestetikoak bere defentsa arma dira eta hauen bidez pozoia bota dezake.

Nola prestatu

Krabarroka hezur ugariko okela da, eta, beraz, nahiko ohikoa da zopak, kremak, galdaratxoak eta flanak edo arrain-pastelak egiteko erabiltzea. Merezi du bere arantzak bereizten denbora pixka bat ematea, bere haragiak zapore zoragarria baitu, itsaski ukitu leun batekin. Plantxan edo txingarretan prestatzea izaten da ohikoena, eta, edonola ere, oso egokia da krabarroka laguntzeko patata panaderak edo baratxuriak erabiltzea. Oso modu erraza da horiek prestatzea, eta zapore bete-betean gozatzea ahalbidetzen dute.

Krabarroka prestatzeko beste modu bat ardo zuriarekin egindako saltsa da, edari honen zaporea arrain honen zaporearekin bat datorrelako. Izan ere, kopa bat ardo zuri edo cava baino hoberik ez dago.