Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Krabarroka

Denboraldiko egutegia
Elikadura-propietateak
Krabarroka arrain erdi-gantzatsua da -bere haragiak 2 gramo gantz baino gutxiago dauka 100 gramo bakoitzeko. Balio biologiko handiko proteina-iturri ona da, eta hainbat bitamina eta mineral ditu. Bitaminen artean, B multzokoak daude (B1 eta B2), nahiz eta horien edukia hutsaren hurrengoa den mantenugai horietan aberatsak diren beste elikagai batzuekin alderatuz gero: labore integralak, lekaleak, hosto berdeko barazkiak eta haragiak, oro har. Krabarroka honek A bitaminaren kantitate txikiak ditu.
Mineralei dagokienez, potasioa, fosforoa, selenioa eta magnesioa nabarmentzen dira, nahiz eta gainerako arrainek baino gehiago eduki. Potasioa nerbio-sistemaren eta muskuluen jardueraren funtzionamendu egokirako beharrezko minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko ur-orekan parte hartzen du; fosforoa, berriz, hezurretan eta hortzetan dago, nerbio-sisteman eta muskuluen jardueran jarduten du, eta energia lortzeko prozesuetan parte hartzen du. Selenioa antioxidatzailea da, eta gantzen metabolismoan eta immunitate-sisteman ere parte hartzen du.
Magnesioa, berriz, hestearen, nerbioen eta muskuluen funtzionamenduarekin lotuta dago, eta, gainera, hezur eta hortzen parte da, immunitatea hobetzen du eta eragin laxante leuna du.
| Konposizioa zati jangarriaren 100 gramoko - 2019ko datuak / BEDCA | |
| Kaloriak | 92 |
| Proteinak (g) | 19 |
| Gantzak (g) | 1,68 |
| *G. aseak (g) | 0,37 |
| *G. monoasegabeak (g) | 0,33 |
| *G. poliasegabeak (g) | 0,48 |
| Burdina (mg) | 0,4 |
| Magnesioa (mg) | 26 |
| Potasioa (mg) | 405 |
| Fosforoa (mg) | 178 |
| Selenioa (mcg) | 63 |
| A bitamina (mcg) | 57 |
| B1 edo tiamina (mg) | 0,04 |
| B2 edo erriboflabina (mg) | 0,07 |
mcg = mikrogramoak
