Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Krabarroka

Cabracho :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Krabarrokak oso erraz digeritzen den eta oso zaporetsua den haragia du; beraz, berariaz gomendatuta egongo litzateke haurrentzat. Hala ere, arantza asko ditu, eta kendu egin dira, haurrek ez dezaten baztertu eta ez dadin arriskurik egon. Prestatzeko modu asko daude, haurrek inongo kezkarik gabe jan dezaten. Adibidez, krabarroka papurtua duen arrain-zopa, kroketak edo krabarroka-pastela.

Arroza edo pasta laguntzeko ere erabil daiteke (haurrei, oro har, gustatzen zaizkien platerak dira), edo plantxan edo erreta (hezurrik gabe, betiere), txikienentzat erakargarriak diren elikagaiekin lagunduta, hala nola tomatetxoak, ganba arrautzaztatuak, edo barazki eta ortuariak ogi zati batekin batera, etxeko pizza egin dezaten.