Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Marrazoa

Denboraldiko egutegia
Haurrentzako iradokizunak
Baliteke marrazoa txikien gustuko arraina ez izatea, besteak beste, marrazoak jatea ez delako oso ohikoa. Gainera, testura gelatinatsu samarra du, eta hori ez da atsegina pertsona askorentzat. Arantzarik ez izatearen abantaila du, eta hori kontuan hartu behar da haurrak proba egitera animatzeko, gutxienez.
Ondo hasteko eta arrain hori begietatik sar dakien saiatzeko, garrantzitsua da modu errazean kozinatzea eta gustukoen duen elikagairen batekin laguntzea.
Beraz, marrazo arrautzaztatua presta daiteke, tomate-saltsarekin eta patata frijituekin lagunduta, tortilla baten osagai gisa sartu edo zopa gozo bat prestatu. Gainera, etxeko txikienek arrain hori jaten dutela ikusten badute eta arrain horren testura bereziaz hitz egiten badute, oso litekeena da haurraren jakin-mina piztea eta azkenean probatzea.
