Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Mihi-arraina

Lenguado :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Mihi-arraina da, seguru asko, haurrei gehien gustatzen zaien arrainetako bat. Bere xerrek ez dute arantzarik eta bere zapore eta testura leunak etxeko txikienek ia konturatu gabe jatea lortzen dute. Mihi-arrain xerra bat mahats-ale batzuekin edo sagar-zatitxo batzuekin lagunduta jarriz gero, arreta deituko die. Era berean, urdaiazpiko eta berdura goarnizio batek edo gazta edo jogurt saltsa leun batek probatzeko gogoa emango die.

Arrain hori arrautza-irinetan pasatuta, birrineztatuta edo beteta presta daiteke, adibidez, barazkidun bexamel-saltsa batekin, eta horrek erakargarriago egin dezake haurrentzat.

Mihi-arraina beste plater batzuen osagai gisa erabili nahi izanez gero, ideia ona da harekin albondiga batzuk, pastel bat edo piper beteak egitea, haurrek ikus dezaten zer modu dauden mihi-arraina beren elikaduran sartzeko.