Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Perka

Perka :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Perkaren okela arrosa da, fina, sendoa eta zapore oso atseginekoa. Beraz, litekeena da haurrei gustatzea. Perka izpitua edo zati txikitan duten platerak prestatzea komeni da. Horrela, umeek arrainaren zaporea dastatu eta identifikatu ahal izango dute, arantzekin topo egiteko arriskurik gabe. Kroketa batzuk egin daitezke bere haragiarekin, edo piper batzuetarako betegarria prestatu.

Perka ere gehitu daiteke lasagna baten bexamel saltsara edo kaneloi batzuenera, baita arroz plater batera ere, kolorea emango dioten barazki batzuekin batera. Plater bereziagoa prestatu nahi izanez gero, perka hostore goxoa bezalakorik ez dago, plater neketsuagoa, baina arrakasta ziurtatua duena.