Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:
Barbarina

Denboraldiko egutegia
Sarrera
Barbarina Anazidoen familiako arraina da, peziformeen ordenakoa. Barbarin izena bi espezieri aplikatzen zaie, haitzetako barbarina (Mullus surmuletus) eta lohitako barbarina (Mullus barbatus).
Non arrantzatzen da?

Barbarina, bai haitzetakoa bai lohitakoa, Mediterraneo itsasoko eta Ozeano Atlantikoko uretan bizi da. Lohitako barbarina kostaldetik hurbilago bizi da, 2 eta 30 metro arteko sakoneran, eta gehiago sakondu dezake, hondo lohitsu, lokaztu edo hareatsuetan. Haitzetako barbarinak 100 metroraino sakondu dezake, baita hondo harritsuetan ere.
Espezierik ezagunenak
Barbarin mota ezagunenak hauek dira:
Lohitako barbarina (Mullus barbatus). Kasta txarreko barbarin edo barbarin bizardun izenez ere ezagutzen da. Bere haragia nahiko preziatua da, baina ez da haitzetako barbarinarena bezain trinkoa eta zaporegabeagoa da.
Barbarina (Mullus surmuletus). Barbarin marraduna edo kasta oneko barbarina izenez ere ezagutzen da. Aurrekoa baino handixeagoa izan ohi da. Bere haragiaren zaporea biziagoa da, eta horregatik estimu handiagoa du sukaldean.
Barbarin erreal (Apogon imberbis) izenarekin ezagutzen den espezie bat ere badago, baina ez du zerikusirik barbarinarekin, eta beste familia batekoa da.
Ezaugarriak
- Forma: Gorputz luzanga du eta alboetan zapal samarra.
- Gutxieneko neurria: 11 cm.
- Kolorea: Bere kolorea sakoneraren eta urte sasoiaren arabera aldatzen da, marroiaren eta gorriaren artean. Haitzetakoak marra ilun bat du begitik buztaneraino, eta marra hori batzuk zeharkatzen dute; lohitako barbarina, berriz, laua da.
- Luzera eta pisua: 40 cm inguru neurtzen du, eta kilo bat pisatzera irits daiteke. Lohitako barbarina haitzetakoa baino txikixeagoa da.
- Elikadura: Itsas hondoetan dauden animalia guztiez elikatzen da, eta tamaina egokia dute irentsi ahal izateko, zizareak eta krustazeo txikiak, adibidez.
