Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Krustazeoak

Crustáceos :: Elikadura-propietateak

Elikadura-propietateak

Itsaskiei buruz

Itsaskiak animalia ornogabeak dira; itsas uretan eta inguruan bizi eta garatzen dira. Bi talde handitan sailkatu daitezke: krustazeoak eta moluskuak. Arrainen antzera, arrandegietan dauden elikagai horien aniztasunak itsas hondoen aberastasun handia erakusten du.

Elikadura-propietateak

Itsaskien osagairik ugariena ura da, eta itsaskien konposizioaren % 75-80 ura izaten da. Batez beste, 18 gramo proteina izaten dute 100 gramoko, baina krustazeoek (otarrainxkak, otarrainak, ganbak...) 20 gramo baino gehiago izan dezakete. Mantenugai horiek balio biologiko handia dute, eta, arrainetan ez bezala, itsaskietan proteinak haritsuagoak dira, kolageno gehiago dute, eta horregatik dira digeritzen zailagoak. Horrez gainera, purinak ere badituzte -itsaskien proteinak endekatzetik datozen substantziak-, eta, gure organismoak metabolizatzen dituenean, azido uriko bihurtzen dira. Itsaski batzuen purinen batez besteko edukia, adibide batzuk jartzearren, 114 miligramo da ehun gramoko karramarroen kasuan, eta 87 miligramo, ostren kasuan.

Balio energetiko apala dute, gantz gutxi baitute: % 0,5etik % 2ra moluskuek, eta % 2tik % 5era krustazeoek. Zehazki, 80 kaloria inguru ematen dute 100 gramoko. Hala ere, elikagai baten balio energetikoaz ari garenean, kontuan hartu behar da nola egiten den, besteak beste. Lurrunetan egindako muskuiluek ez dute zerikusirik muskuilu frijituekin edo tigreekin, edo muskuiluen saltsa berdetan ogia bustitzen badugu.

Herri-jakinduriak kolesterol-kantitate handiekin lotzen ditu, eta hala da, baina ñabardurekin, itsaskien artean desberdintasunak daudelako. Oskoldun moluskuek arrainek adina kolesterol dute; krustazeoek, berriz, txibiak eta antzekoak barne, dezente dute: 100-200 miligramo 100 gramoko. Itsaskiek, hala ere, askoz gaitasun txikiagoa dute odoleko kolesterolaren maila igotzeko, beste elikagai batzuen aldean; izan ere, gantz-azido asegabe gehiago dituzte (kolesterola murrizten dute), eta gantz-azido ase gutxi (horien gehiegikeriak lotura zuzena du kolesterol plasmatikoa handitzearekin).

Karbohidrato-edukia ez da adierazgarria. Espezie gehienetan ez dago % 1 baino gehiago, baina, oskoldun moluskuetan, gehiago egon daiteke: ostrak eta muskuiluak, adibidez, 4,7 eta 1,9 gramo dute 100 gramoko.

Mineral aipagarrienetako batzuk fosforoa, potasioa, magnesioa, burdina, zinka eta iodoa dira.

Potasioa (zigaletan eta lanpernetan dago, batez ere) nerbio-sistemarako eta muskuluen jarduerarako beharrezkoa den minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko uraren orekan parte hartzen du. Bestetik, fosforoa krustazeo guztietan da ugaria, eta haien hezur eta hortzetan dago. Nerbio-sisteman eta muskuluen jardueran parte hartzen du, bai eta energia lortzeko prozesuetan ere.

Magnesioa hestearen, nerbioen eta muskuluen funtzionamenduarekin erlazionatzen da, hezur eta hortzen parte izateaz gain. Immunitatea hobetzen du eta eragin laxante leuna du. Zinkak parte hartzen du makronutrienteen metabolismoan (karbohidratoak, proteinak eta gantzak), sexu-organoen garapenean eta dastamen eta usaimenaren funtzionamenduan. Iodoa ezinbestekoa da tiroideak ondo funtziona dezan, baita fetua hazi eta garuna garatzeko ere.

Burdinari dagokionez, itsaskien batez besteko edukia, 100 gramoko, haragiarena baino apalagoa izan ohi da. Krustazeoetan, ganba gorria eta otarrainxka nabarmentzen dira (3,3 mg burdina 100 gramoko). Kontuan izan behar da elikagai horien ohiko errazioa txikia izaten dela. Oro har, aperitibo gisa edo beste plater batzuen osagai gisa hartzen dira, eta noizean behin jaten dira.

Bitaminei dagokienez, B multzoko hidrosolubleak (B1, B2, B3 eta B12) eta, proportzio txikiagoan, A eta D liposolubleak nabarmentzen dira. Krustazeo aipagarriena lanperna da, aipatutako bitamina guztiak baititu. Oro har, bitamina horiei esker energia-nutrienteak (karbohidratoak, gantzak eta proteinak) aprobetxa daitezke, eta prozesu askotan parte hartzen dute, hala nola sexu-hormonen eraketan, material genetikoaren sintesian eta nerbio-sistemaren funtzionamenduan.

 

Abakandoa

Zigala

Ganba gorria

Otarraina

Otarrainxka

Karramarroa

Txangurrua

Lanperna

Konposizioa zati jangarriaren 100 gramoko - 2019ko datuak / BEDCA
Kaloriak

92

87

90

91

112

124

128

60

Proteinak (g)

18,3

17,7

18

18

24,3

19,5

20,1

13,6

Koipeak

2

1,4

1,84

2

0,8

5,1

5,2

0,5

G. aseak (g)

0,24

0,2

0,3

0,24

0,2

0,69

0,79

0,01

G. monoasegabeak (g)

0,38

0,2

0,37

0,38

0,1

1,13

1,28

0,01

G. poliasegabeak (g)

0,74

0,5

0,6

0,74

0,2

2,18

2,47

0,01

Burdina (mg)

0,7

1

3,3

0,7

3,3

1,3

1,3

0,3

Magnesioa  (mg)

34

30

69

34

69

48

48

94

Potasioa (mg)

220

400

221

220

221

270

270

330

Fosforoa (mg)

261

300

215

261

215

160

312

157

Zinka (mg)

2,3

0,8

1,1

2,3

1,1

3,8

5,5

0,5

Iodoa(mcg)

37

30

210

37

90

40

40

58

B1 edo Tiamina (mg)

0,12

0,08

0,02

0,12

0,02

0,1

0,1

0,3

B2 edo erriboflabina (mg)

0,11

0,05

0,02

0,11

0,02

0,15

0,15

0,6

B3 edo niazina (mg)

5,3

1,3

1,5

5,3

3,2

6,3

6,1

3

B12 edo zianokobalamina (mg)

1

1

1,9

1

1,9

Traza

Traza

15

mcg=mikrogramoak