Skip to main content
01

Arrainak eta itsaskiak Atik Zra:

Txitxarroa

Jurel o chicharro :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Txitxarroak haragi mamitsua du, bere gantz-edukiari esker, eta hori haurren gustukoa izan daiteke. Hala ere, arrain horren zapore bizia eta arantzak faktore giltzarriak dira, eta kontuan hartu beharko dira arrain hori baztertua izan ez dadin. Horretarako, haurrentzat txitxarroa prestatu behar bada, irekita egitea komeni da, erdialdeko arantza kentzeko. Hala, txitxarraren bi zatiak arantzarik gabe geratuko dira. Solomoak prestatzea beste aukera bat da.

Beste elikagai batzuekin ere nahas daiteke, eta zaporea arindu. Arrain-zopa bat presta daiteke, edo kontserbako txitxarroa entsaladan sartu, pasta edo arroz plater batean. Beste iradokizun batzuk: txitxarro-pastela, albondigak edo txitxarro-enpanadillak; horiekin batera, gazta-, tomate- edo saltsa berdedun saltsa ere jar daiteke, eta, hala, emaitza ona eta plater oso gustagarria lor daitezke.