Skip to main content
01

Pescados y mariscos de la A a la Z:

Lanproia

Lamprea :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Lanproiak zapore atsegina du, umeei gustatu dakiekeena, baina prestatzeko modurik tipikoenak (bere odolean gisatua), agian, ez dira haien gustukoak. Arrain gozo hori prestatzeko beste modu batzuk pentsatzea komeni da, erakargarriagoak gerta dakizkiekeelako. Brotxetak ganbekin eta barazkiekin egin daitezke, piperrak eta tomatea, adibidez.

Nahi izanez gero, etxeko txikienek baztertzen ez dituzten platerei zapore ukitu bat emateko erabil daiteke lanproia: pasta, paella, tortilla gozoa edo zopa.

Lamprea zati txikiak ere erants dakizkioke entsalada bati, edo salteatutako edo papillote eran datozen barazkiekin lagundu. Baliteke haurrek gustagarriagoa izatea lanproiaren zaporea, eskabetxean edo marinatuta jaten badute.

Hala ere, haurrek arrain hori gustura jan dezaten, enpanada bat egitea da metodorik seguruena.

Horrela, modu desberdin eta gustagarriagoan kontsumitu eta dasta dezaten lortzen da.