Pescados y mariscos de la A a la Z:
Liba, eglefinoa edo merlana

Calendario de temporada
Elikadura-propietateak
Eglefinoa arrain zurien multzoan sartzen da, gantz gutxi baitu. Bere haragiak balio biologiko handiko proteinak ditu eta hainbat bitamina eta mineral. Bitaminen artean B multzokoak nabarmentzen dira, batez ere B1, B2, B6 eta B9 bitaminak. Guztiek dituzte mantenugai energetikoak aprobetxatzeko funtzioak (karbohidratoak, gantzak eta proteinak). Organismoan garrantzi handia duten prozesuetan esku hartzen dute, hala nola globulu gorrien eraketan, material genetikoaren sintesian, nerbio-sistemaren eta defentsen funtzionamenduan, etab. Hala ere, eglefinoan bitamina horien edukia ez da hain garrantzitsua mantenugai horietan aberatsak diren beste elikagai batzuekin alderatuz gero, hala nola zereal integralekin, lekaleekin, hosto berdeko barazkiekin, gibelarekin edo haragiekin, oro har.
Mineralei dagokienez, potasioa, selenioa eta fosforoa nabarmentzen dira, eta proportzio txikiagoan, magnesioa. Potasioa nerbio-sistemak eta muskuluen jarduerak ongi funtzionatzeko beharrezkoa den minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko uraren orekan parte hartzen du. Selenioa antioxidatzailea da, eta gantzen metabolismoan eta immunologia-sisteman ere parte hartzen du; fosforoa, berriz, hezurretan eta hortzetan dago, nerbio-sisteman eta muskuluen jardueran eragiten du, eta energia lortzeko prozesuetan parte hartzen du.
Magnesioa hestearen, nerbioen eta muskuluen funtzionamenduarekin erlazionatzen da, hezur eta hortzen parte izateaz gain. Immunitatea ere hobetzen du eta eragin laxante leuna du
| Konposizio zati jangarriaren 100 gramoko - 2019ko datuak | |
| Kaloriak | 68 |
| Proteinak (g) | 16,6 |
| Gantzak (g) | 0,2 |
| Burdina (mg) | 0,1 |
| Magnesioa (mg) | 20 |
| Potasioa (mg) | 274 |
| Fosforoa (mg) | 180 |
| Selenio (mcg) | 30 |
| Zinka (mg) | 0,4 |
| B2 edo erriboflabina (mg) | 0,11 |
| B9 edo azido folikoa (mcg) | 9 |
| B12 edo zianokobalamina (mcg) | 2 |
mcg = mikrogramoak
