Pescados y mariscos de la A a la Z:
Mero beltza edo cherna

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Meroak umeen artean arrakasta izateko aukera asko eskaintzen ditu bere zapore leunari eta ia arantzarik ez duenari esker. Zenbait errezeta probatu behar dira, haurrek gustukoen dituztenak aurkitu arte.
Paellan, beste arrain batzuekin batera (zapoa, itsas aingira...) eta barazkiekin, bikaina da. Papillote eran presta daiteke, barazki batzuekin bere zukuan, zatitxoetan jogurt-saltsarekin, bexamelez betea, edo gari-zainzurien eta azenarioaren nahasketan, platerari kolore deigarriagoa emateko.
Beste iradokizun erakargarri batzuk mero brotxetak dira, piperra eta tomatea tartekatuz, edo txokolatezko meru goxo-goxoa, errezeta ezezaguna baina oso atsegina.
Huts-hutsa oharkabean pasatzea nahi bada, albondigak, kroketak, zopa edo pastela egin daitezke.
